Skip to main content

Iker Ajuriagerra: 'Tokiko nekazarien produktuez betetako saskiak jarri ditugu eskura Errigoran'

Gure begiz

Abian da Errigora 2021 kanpaina, Nafarroako produktuak erosiz euskara bultzatzeko helburua duena. Azaroaren 11ra arte nafar produktuez osatutako saskiak izango dira salgai, Errigoraren Euskarari Puzka kanpainaren baitan. Hiru saski mota desberdin daude eskuragarri; errigora.eus atarian egin daiteke eskaera Euskal Herriko puntu desberdinetara.