Iban Toledo: "Memoriarako eta salaketarako tresna da 'Bolante baten historia' dokumentala"

'Bolante baten historia' dokumentala aurten iritsi da Donostiako Zinemaldira, lau urteko lanaren ondoren. Jose Miguel Etxeberria Alvarez 'Naparra' Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen bahiketa eta desagerpenaren historia kontatzen du dokumentalak.

Iñaki Alforja eta Iban Toledo zinemagileek zuzendutako lana da. Toledok azaldu duenez, 2017. urtean hasi zen dokumentalaren prozesua: "Lehen indusketak martxan zeuden garai horretan, eta ikusi genuen kontatu beharreko historia zegoela horren atzean, generazio berriei erakusteko nolakoak izan ziren garai horiek, Naparraren indarkeriazko desagerpena testuinguru konkretu batean gertatzen delako, eta Europa mailan ere ikusleek ere ikus dezaten zer gertatu zen hemen".

Toledok nabarmendu duenez, "memoriarako eta salaketarako tresna" da dokumentala; horrez gain, nabarmendu du Paco Etxeberriak adierazi gisan, gerta litekeela garai hori bizi izan zuen norbaitek pistaren bat ematea, eta kasuak aurrerantz egitea. Adierazi du familiarekin "oso eskertuta" daudela, kamera aurrean "biluztu" direlako.

Zerikusia duten artikuluak