Skip to main content

Iñigo Aduriz, kazetaria: “Ezkerra birkokatzeko mugimendua egin du Sanchezek”

Gure begiz

Madrilgo egoera politikoa izan du hizpide Iñigo Aduriz kazetariak. Pedro Sanchezek uztailaren 23rako hauteskundeak deitu ondoren, Adurizek nabarmendu du legegintzaldia bukatutzat eman behar dela, eta horren ondorioz, Espainiako Kongresuko hainbat lege garrantzitsu bertan behera gelditu direla, Familien Legearen tramitazioa, eta Etxebizitzaren Legearen garapena, kasu.
Era berean, azpimarratu du “ezkerra birkokatzeko mugimendua· egin duela Sanchezek, eta bere hurrengo hilabeteetako apustua eta helburu nagusia dela PSOE “boto baliagarritzat” aurkeztea, eta Podemos Sumar eta espazio horretako botoak berak bereganatzea, “eskuinaren gorakada frenatzeko”.