Skip to main content

Iñigo Aduriz: ‘BBCren Melillari buruzko ikerketak ondorio politikoak ekarri beharko lituzke’

Gure begiz

Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetari eta politika arloko arduradunarekin aztertu ditugu hainbat gai; BBCren dokumental baten arabera, Espainiak erantzukizuna du Melillako hesiaren heriotzetan. Honek ondorioak “ekarri beharko lituzkeela” iritzi du Adurizek. Haren esanetan, bi ondorio atera daitezkeelako: Espainiako mugetan giza eskubideak urratzen direla eta horiek ezkutatzen zaizkigula. Ikerketa atzerritik etorri izana deitoratu du.
Bestalde, astelehenean eta lehen aldiz omendu du Espainiako estatuak instituzionalki frankismoko biktimak, Memoria Demokratikoaren Legeak agintzen duenez. Adurizek biktimak “oso eskertuta” egon zirela nabarmendu du; baina azpimarratu du espainiar eskuinak ez duela omenaldia babestu, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen ez den bezala. Azkenik, botere judizialaren kontseilu nagusia berritzeko alternatibak zeintzuk izan daitezkeen azaldu ditu.