Skip to main content

Iñaki Petxarroman: “Lege aldetik, ezkontzen zaila den erabakia da"

Gure begiz

Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Zubietako erraustegian hondakin industrialak errausteko atea zabaldu nahi duela iragarri du Jaurlaritzak. Ikuspuntu juridikotik zaila ikusten du Petxarromanek: "Legez behintzat, ezkontzeko zailak diren bi esparru daude erraustegian: hiri hondakinak eta hondakin industrialak", ohartarazi du.

Halaber, Petxarromanek nabarmendu du Arantxa Tapiaren sailburuaren adierazpenekin “uler" daitekeela Gipuzkoatik kanpoko, "EAEkoak gutxienez", industria hondakinak sartuko direla Zubietan. Egoera "perfektua" dela esan du; izan ere, hiri hondakinekin bakarrik erraustegiaren labe bat beteko litzatekeela dio, eta industria hondakinekin beteko luketela bestea

Zaldibar auziari dagokionean, herri akusazioa onartzea positiboa dela dio, baina auzia "asko" atzeratzen ari dela nabarmendu du: “Oraindik sumarioa sekretupean dago, eta ezer gutxi dakigu ikerketaz”.