Skip to main content

Gorka Knörr: "JxCat eta ERC-i adostasuna lortzeko erantzukizuna eskatzen digute hautesleek"

Gure begiz

Gorka Knörr Eusko Legebiltzarreko presidenteorde ohi eta egun Kataluniako Generalitatearen Madrilerako ordezkaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Kataluniako hauteskundeen ostean Gobernua eratzeko negoziazioak giro nahasian hasi dira; izan ere, Pablo Haselen atxiloketa eta hura arbuiatzeko protesta eta istiluak izan dira Katalunian, eta horrek polizia eredu berri bati buruzko eztabaida eragin du. Knörr-en hitzetan, ez da beldurrik izan behar kritikei eta autokritiko izateari, eta gauzak ezberdintzeko deia egin du: "Gauza bat da polizia sistema, eta beste gauza bat tokian tokiko istiluen inguruan gertatutakoa".

Negoziazioei buruz, Knörrek nabarmendu du Kataluniako biztanleek argi eta garbi esan dutela ERCren eta Juntsen arteko adostasunak lortu behar dituztela.