Skip to main content

Gaizka Zabarte: "Instituzioek beren erantzukizuna dute, eta argitu egin behar da"

Gure begiz

Gaizka Zabarte Zaldibar Argituko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Luizia gertatu zenetik urte bat baino gehiago igarota, airean segitzen dute hondamendiaren galdera nagusiek. Zaldibar Argitu herri akusazio gisa aurkeztu zen auzia salatzeko, eta Zabartek azaldu duenez, udalak azkenean onartu dira akusazio partikular gisa. Epaileak, baina, erabaki du akusazio gisa aurkeztu garen mugimendu sozial guztiek "akusazio berean" parte hartzea.


Zabartek azpimarratu du Zaldibarko hondamendian gertatu dena ez dela Verter Recycling enpresaren erantzukizuna bakarrik, eta galdera egin du: "Nola da posible enpresari egoztea erru guztia instituzioek gai honetan bertan beren rola daukatenean?". Instituzioek beren erantzukizuna dutela adierazi du, eta "argitu" egin behar dela hori.


Zaldibarren gertatu denak hondakinen kudeaketa "kolokan" jartzen duela azpimarratu du: "Kudeaketa publikoa izan behar dute instalazioek, egunean eguneko jardunaren kudeaketak eta baita ikuskaritzak ere".