Skip to main content

Fermí Rubiralta: “Gehiengo independentista berrindartu egin da eserlekuetan”

Gure begiz

Fermí Rubiralta historialaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeen emaitzen harira. Dioenez, ardatz indendentista "oso errotuta dagoela" agerian geratu da, eta berriz ere ERC eta JxCat-en arteko Gobernua izango dela. Bide horretan, CUPek zer-nolako papera izango duen aztertu du. Salvador Illari inbestidurara aurkeztuko dela dio, baina nabarmendu du presidentzia lortzea oso zaila izango duela: "Illak badaki ez duela inolako aukerarik presidentetza lortzeko. Presidentetzera aurkeztea eszenifikazio bat izango da, jendearteari erakusteko alternatiba bat direla".