Skip to main content

Eli Etxeberria: 'Emakumeok egiten ditugun lanei balore gutxiago ematen zaie oraindik'

Gure begiz

Soldata Berdintasuna aldarrikatzeko egunean, LAB sindikatuko Eli Etxeberriak egin du egoeraren azterketa.

Azaldu duenez, Euskal Herrian soldata berdintasunera heltzeko "nahiko urrun" gaude. Errealitate honen muinean "sistema kapitalista eta heteropatriarkala" dagoela nabarmendu du, soldata arrakala, sexuaren eta jatorriaren araberako lan banaketei bide ematen baitie.

LAB sindikatutik "lan hitzarmenen blokeoetan" arreta jarri nahi dute. Blokeo hauen atzean "intentzio bat" ezkutatzen dela dio Etxeberriak, sektore feminizatuetan lan baldintza duinak lortzea "oztopatzeko" eta adinekoen egoitzak jarri ditu adibide gisa.