Skip to main content

Ekhiotz Mancisidor: 'Okupazio mugimenduak sekulako kriminalizazioa jaso du'

Gure begiz

Portugaleteko Sastraka Gaztetxean Okupazio Egonaldiak antolatu dituzte astebururako, ostiraletik hasita. Gaztetxeko kidea den eta antolakuntzan parte hartu duen Ekhiotz Mancisidorrek eman dizkigu xehetasunak. Egitarauari dagokionean, azaldu du hiru hitzaldi simultaneo egongo direla asteburu osoan zehar, "okupazioaren alde praktiko eta teorikoez gain, alde humanoena ere erakutsi nahi da".

Urte bat bete du Portugaleteko gaztetxeak, pandemia tartean izan duen arren, "inoiz baino indartsuago" dagoela adierazi du Mancisidorrek. Okupazio mugimenduak "sekulako kriminalizazioa" jaso duela salatu du; eta horren aurrean eta honi erantzun bat emateko, "ezagutzea, saretzea eta indartzea da aukera bakarra", Mancisidorren hitzetan.