Skip to main content

David Fernández (ANC): 'Aldebakarrez ekin behar diogu, inori baimenik eskatu gabe'

Gure begiz

Ehun Mugimenduak antolatuta, solasean ibili ziren Unai Apaolaza eta David Fernández euskal eta katalan errepublikei bide emateko aukerak aztertuz eta orain artekoak hausnartuz. Fernández Kataluniako egoerari buruz mintzatu zaigu Gurean Gaur magazinean.

Generalitateko Gobernuak "akats estrategiko larria" egin duela uste du PSOErekin elkarrizketa mahaia adostuta; jendea "engainatuta" sentitzen dela azaldu du; "Herritarren eta alderdi politikoen kupulen arteko distantzia geroz eta handiagoa da", nabarmendu du. Elkarrizketa mahaiak "Estatu espainolaren zuriketa" eta nazioarteko iritzian "Katalunian arazorik ez dela pentsatzea" ekarri duela salatu du.

Fernándezen arabera, Kataluniako independentzia lortzeko arazo nagusia politikari independentistak dira gaur egun. Kritikatu duenez, "nazionalista espainolek" aurrera eramango luketen neurri eta politikak eramaten ari dira aurrera.

Euskal Herria eta Kataluniaren arteko estrategia amankomunak sortu beharra aldarrikatu du eta independentziarako dauden aukerak goraipatu ditu." Horretarako, azpimarratu du lan egin behar dela, bere ustez aldebakarrez, "baimenik eskatu gabe".