'Damolat', unitate didaktikoen bitartez gazteen artean euskara sustatzeko proiektua

Lander Muñagorri Ahize-AEK-ko teknikaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, 'Damolat' proiektuari buruz gehiago jakiteko asmoz. Bilboko gazteen artean euskararen eta euskal kulturaren transmisioa hobetzea du helburu. Gazteei euskal kulturara hurbiltzeko tresnak eman nahi dizkiete, eta Ikastolen Elkarteak unitate didaktiko bat atonduko du, Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta. Muñagorrik azaldu duenez, azaroan egongo da prest.

Zerikusia duten artikuluak