Arrate Beristain: 'Administrazioak bermatu behar du euskaraz ikasteko eskubidea espetxeetan'

2017tik irakasle boluntario talde bat presoei euskarako eskolak ematen ari da. Arrate Beristain irakasleetako batek eta Oskar Kalabozo ikasle izandakoak eman digute egoeraren berri. Beristainek dio “baldintza oso kaxkarretan” izaten direla klaseak, entzumena edo ahozkoa lantzeko aukerarik ia ez dagoela azaldu du. Kalabozok salatu du euskara ikasteko oztopoak badirela, materiala espetxean sartzerako orduan esaterako. Euskal administrazioei eskatu diete euskara ikasketei ofizialtasuna emateko espetxeetan.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image