Arnaitz Fernandez: "Goizak hotzak eta eguerditik aurrera tenperatura epelak izango dira"

Metereologiaren mundu mailako egunean, Arnaitz Fernandez fisikaria eta metereologian aditua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Azken egunetako hotza atzean utzi, eta datozen egunetan tenperaturak igoko direla esan du: "Aste honetan, eguerditik aurrera tenperatura epelekin jarraituko dugu, baina goizak hotzak izango dira". 

Islandian eztanda egin duen sumendiaz ere aritu gara, eta adierazi du "geologikoki" oso aktiboa dela herrialdea. Nabarmendu du momentuz ez dela "oso arriskutsua", baina irudi "ikusgarriak" utzi dituela.

Zerikusia duten artikuluak