Skip to main content

Ariane Alberdi (Steilas): “Zalantzan jartzen dugu haurreskola eredu publikoa babesteko erabakiak hartzeko nahirik eta gaitasunik dutenik ere”

Gure begiz

Ikasturtea hasi zenetik Haurreskolak Partzuergoko gerentziarekin eta Lakuarekin «inolako harremanik» izan ez dutela jakinarazi dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. Ondorioz, asteazken honetatik hasita, mobilizazioak iragarri dituzte. Ariane Alberdi Steilas sindikatuko kideak azaldu legez, ez da ondo hasi 2020-2021eko ikasturtea Haurreskolak Partzuergoan. Gerentzia aurrera eramaten ari den kudeaketa eskasaz eta ilunaz gain, inoizko jaitsiera handiena izan dute matrikulazioetan eta haurren bajak egunero jasotzen jarraitzen dute.