Andoni Mutiloa: "Trans pertsonen disdirak, zauriak eta beldurrak ikusten dira kabaretean"

Andoni Mutiloa 'Esnatu naiz' kabareteko aktorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Kabaret honen bitartez, trans pertsonen alde "distiratsu" hori zein beren "zauri eta beldurrak" ikusarazi dituzte. Duela urtebete inguru estreinatu zen ikuskizuna, eta dagoeneko 30 emanaldi eskaini dituzte. "Oso harrituta" dagoela dio Mutiloak.

Transexualitatea gai "korapilatsua" dela dio Mutiloak, eta horregatik, gai hauetan "ezagutza handirik" ez duten pertsonengana heltzeko helburuz sortu dute ikuskizuna. Asteburuan, bi emanaldi eskainiko dituzte Loraldia jaialdian, eta sarrerak agortuta daude dagoeneko. Horrez gain, urte honetan emanaldi gehiago ere egingo dituztela adierazi du Mutiloak; Elgoibarren, Soraluze, Donostian, Arrasaten eta Lasarten, besteak beste.

Zerikusia duten artikuluak