Amalur Alvarez: 'Erabakitzeko gaitasuna eman behar digu gatazkaren konponbide demokratikoak'

Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailea elkarrizketatu dugu ETAk ekintza armatua utziko zuela iragarri zuenetik hamar urtera. Aieteko Bake Konferentzia ospatu zen hiru egun lehenago, eta iraganeko irakaspenak eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartu dute asteburuan 'Aietek 10 urte' jardunaldietan. Bertan hartu du parte Alvarezek.

Azaldu duenez, ekintza, dinamika eta mugimendu desberdinetatik "lan handia" egin da 10 urte hauetan, gatazka politikoaren konponbide demokratikorako "baldintzak sortzen eta eraikitzen". Bide baketsu "demokratikoa eta adostua" izan behar duela azpimarratu du, "politikoen aitortza" suposatu behar duela eta "herroitarroi erabakitzeko gaitasuna eman behar" duen bide-orria behar dela nabarmendu du.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image