Amaia Goirigolzarri: "Sarkoma ezagutarazi eta ikerkuntzaren aldeko aldarrikapena egiten dugu"

Amaia Goirigolzarri elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, ardo solidario kanpainako bultzatzaileetako bat eta sarkoma duen pazientea. Hain zuzen, gaixotasun "arraro" horren ikerketa bultzatzeko ekimena da, paziente, familia eta onkologoen inguruan sortutako "komunitatetik" antolatutakoa. Goirigozlarrik azaltzen duenez, ikerkuntzaren aldeko "aldarrikapena" egitea eta diru bilketa egitea da kanpainaren helburua. SOLAGÜEN upategiaren, Vall d'Hebroneko Onkologia Institutuaren eta Mungiako "Urrutia edariak" enpresa banatzaileren arteko lankidetza da proiektua.

Zerikusia duten artikuluak