Skip to main content

Amaia Goikoetxea: 'Ez dakigu zergatik dagoen Pablo Gonzalez inkomunikatuta, eta luze jo dezake'

Gure begiz

Astelehen honetan hiru aste bete dira Ukrainako gerraren jarraipena egiten ari zela Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu eta espetxeratu zutela Polonian. Ordutik, ez familiak eta ez haren konfiantzazko abokatuak ezin izan dute harekin harremanetan jarri. Amaia Goikoetxea Euskal Kazetarien Elkargoko zuzendariak egoera salatu du, gertatzen ari dena "larria" dela dio, eta Gonzalezen aurka "zerbait baldin badago, frogatu behar" dutela azpimarratu du.

Goikoetxeak espero du instituzioetatik mugimenduak egiten ari izatea, nahiz eta nabarmendu duen familiak eta abokatuak ez dutela horren inolako berririk. Egoera "hilabeteak" luzatu daitekeela esan du, kezkatuta.