Alizia Iribarren: "Korrika ordezkaezina da; atzerapenak utzitako hutsunea beteko dugu igandeko ekitaldiekin"

Alizia Iribarren AEK-ren koordinatzaile nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Covid19aren pandemiarengatik ez balitz, igandean, martxoaren 28an, bukatuko litzateke Korrika. Euskararen aldeko lasterketa atzeratu dute, beraz, eta horren "hutsunea bete" nahi du Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak. Hori horrela, 80 ekitaldi "xume" baino gehiago antolatu dituzte iganderako.

Korrika "ordezkaezina" dela nabarmendu du Iribarrenek, eta datorren urtean egingo dela berretsi du. Euskarak "plaza hartzea", euskalduntze mugimenduaren "garrantzia" eta arlo "estrategikoa" azpimarratzea izango dira ekimenaren helburuak.

Zerikusia duten artikuluak