Skip to main content

Aitor Urresti: 'Gas naturala eta nuklearra berriztagarrien pare jartzea akats larria da'

Gure begiz

Aitor Urresti EHUko energia berriztagarrietako irakaslearekin bat egin dugu zuzenean trantsizio energetikorako gakoak izango diren hainbat galderen erantzunaren bila.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketari aurre egiteko eta Trantsizio energetikorako plana aurkeztu berritan, bere iritzia galdetu nahi izan diogu. Adierazi duenez, 2024rako zehaztu diren murrizketa eta helburuak aurrerapausoa direla "ematen dute", baina oraindik, "letra txikia dago irakurtzeke", ohartarazi du.

Bitartean, Europako Batzordeak proposatu du aldi baterako gasa eta energia nuklearra energia jasangarrien taldean sartzea. Erabaki hau "akats handia" dela nabarmendu du Urrestik. Energia nuklearraren gaineko hausnarketa ere egin du.