Agurne Gaubeka: 'Hizkuntz urraketa antzekoak errepikatzen dira urtez urte'

Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak eman digu Behatokiak 2021ean jasotako hizkuntza urraketen berri.

Azken urtean ia %4,5 egin du gora kexa kopuruak. Horietatik gehienak administrazioan izandako hizkuntza eskubideen urraketei dagozkie; gainerakoak sektore sozioekonomikoan izandakoei. Eusko Jaurlaritza da kexa gehien bildu duen administrazioa, 282; horren ostean Nafarroako Gobernua dator, 149 kexarekin. Honek eskubidearen alde aktiboa eta pasiboa "ez dituztela berdin lantzen"erakusten duela uste du.

Osasungintzan ere jarri du arreta berezia Behatokiak; izan ere, Gaubekak adierazi duenez, hizkuntza eskubideez gain, herritarrek kalitatezko osasuna izateko eskubidea barnebiltzen delako. Arlo honetan "hutsune nabarmenak" daudela azpimarratu du.

Sektore pribatuan, berriz, merkataritza gune handiek eta saltoki kateek bildu dituzte kexa gehien, 89.

Azken bi hamarkadetak jasotako kexuen balantzeaz galdetuta, Gaubekak azpimarratu du "behin eta berriro errepikatzen diren" praktikak jaso dituztela.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image