Gure begiz

All Stories

Irati Agirreazkuenagaren kultur proposamenak: '150 gramo' jaialdia eta 'Istanbul' ikuskizuna

Gabonen atariak ekarri dizkigu Irati Agirreazkuenaga aktoreak kultur proposamen batzuk; alde batetik, Gasteizen egingo den '150 gramo' arte eszenikoen jaialdia, bertan ikusgai izango diren antzezlan batzuk nabarmendu ditu. Bestetik, gaur bertan Bilboko BIRA kulturgunean estreinatuko den 'Istanbul' ikuskizun literarioa eta migrazioekiko begirada tragikomikoa, Lutxo Egiaren azken lana.

Asier Blas: 'Latinoamerikan herrialdeen arteko elkarlana bultza dezake ezkerraren gorakadak'

Gabriel Boric Apruebo Dignidad koalizioko hautagaiak garaipen argia eskuratu zuen igandean Txileko hauteskundeetan, 2021eko hauteskundeetan Latinoamerikako olatu ezkertiarrera batuz. Hemendik aurrera herrialdeak izango dituen erronkak aztertzeko elkarrizketatu dugu Asier Blas politologoa eta EHUko irakaslea.

Aitor Urresti: 'Behar baino energia gehiago erabiltzen dugu, energia aurreztu behar dugu'

Aitor Urresti EHUko energia berriztagarrien irakaslearekin Europak gas naturalaren eta petrolioaren arloko proiektu berriak laguntzeari uzteko akordioaren ondorenak aztertu ditugu. Zer-nolako aldaketak datoz energiaren alorrean? Zer suposatzen du akordio horrek? Urrestik eman ditu gakoak.

Peio Jorajuria: 'Murgiltzearen ereduan jarraitzea baimentzen digu zirkularrak'

Konstituzio Kontseiluaren ekaineko erabakitik espero zen zirkularra publikatu du ministerioak. Hizkuntza gutxituen murgiltze irakaskuntza «posible» dela dio frantsesaren eta hizkuntza gutxituaren «maila bereko ezagutza» bermatzen baditu. Baxoan ikasgai batzuk euskaraz pasatzeko aukera aipatu du. Peio Jorajuria Seaskako lehendakariarekin aztertu ditugu zirkularra eta bere ondorioak.

Julen Arzuaga: 'Cabacas familiari egiarako aukera itxi diote, justiziarena itxi zioten bezala'

Cabacas auzian epaitutako sei ertzainetatik bosti zabaldutako espedienteak artxibatuko ditu Ertzaintzak, horien artean zigortu zuten ertzain bakarra dago. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, ikerketa artxibatu dute dagoeneko bost agenteak ez direlako Ertzaintzako kide.

Cabacas auziaren gaineko agerraldia EH Bilduren eskariz egin du Josu Erkoreka segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Julen Arzuaga legebiltzarkideak "kolpe latza" izan dela adierazi du, "oso beharrezkoa" ikusten zuten ikerketa eta segurtasun sailburuak emandako azalpenak "onartezinak, lotsagarriak eta gezurrezkoak" iruditu zitzaiela azaldu du.

Arzuagak dioenez, jende gehiago dago inplikatuta eta horiei espediente disziplinarioa zabaltzea "posiblea" da, "borondatea" falta dela salatu du. Gaineratu du ertzain horiek jubilatuta edo ertzaintzatik kanpo egoteak ez du kentzen ikerketa hori egiteko aukera.

Hilketan inplikatua egon ziren pertsona guztiekiko "inpunitate eskema bat jarri nahi zen martxan", baieztatu du Arzuagak. Gaur gaurkoz, "alternatiba gutxi" gelditzen direla azaldu du.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image