Gure begiz

All Stories

Mireia Saiz: 'Indarkeria matxistaren biktima den emakume bat etxegabetuko dute Barakaldon'

Indarkeria matxistaren biktima den emakume bat eta bi adingabe etxegabetuko dituzte Barakaldon. Argitan talde feministako kidea den Mireia Saizek azaldu duenez, "egoeraren aurrean, Udalaren aldetik ez da erantzunik ematen". Ohartarazi duenez, ez da ezagutzen duten "kasu bakarra" eta honen aurrean egoera salatzen eta irtenbideak eskatzen jarraituko dutela baieztatu du.

Gaizka Izagirre: 'Animaziozko lan oso interesgarriak daude helduontzat'

Gaizka Izagirre Gaztezuloko zuzendariaren eskutik animazioaren munduan murgildu gara. Bi telesailen proposamena egin digu, animazioaren gainean ditugun aurreiritziekin apurtzeko.
Alde batetik, 'Strappare lungo i bordiment' Zerocalcare komikigile italiarrak sorturiko animaziozko telesaila; ikuslea harrapatzeko moduko hariarekin eta mezu sakonarekin.
Bestalde, 'Arcane: League of Legends' telesaila gomendatu du, ohartarazpen batekin. "Bideojokoen mundua ez zait batere gustatzen eta ez da batere erakargarria niretzat". Algoritmoaren insistentziaren ondorioz hasi zen telesaila ikusten eta "harribitxia" dela baieztatu du.

Iñigo Arandia: 'Hizkuntza kuotak bermatu behar ditu legeak, plataformen esku ez gelditzeko'

Iñigo Arandia Pantailak Euskaraz plataformako kideak Amazonek egindako azken iragarpenaren balorazioa egin du. Izan ere, ikus-entzunezko plataformak fikzio berriak euskaratuko dituela adierazi du. Pozik, baina tentuz hartu dute berria, Arandiak adierazi duenez. Dena den, ikus-entzunezkoen legearen bitartez arautu beharreko gaia dela nabarmendu du.

Haizea Guijarro (OEE): 'Atxurin ez ditugu hesirik behar, etxebizitza duinak baizik'

Haizea Guijarro Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiako kidea da; berarekin aztertu dugu Bilboko Udalak Atxuriko kantxak hesitzearen gaineko erabakia. Aterpeak epe luzerako alternatiba ez direla salatu du Guijarrok eta etxebizitza eskubidea bermatu beharra dagoela nabarmendu du. Era berean, Udalak hartutako erabakia gaitzetsi du.

Joxerra Senar: 'Legearen zirrikituak medio, instalazioak handitzen joan da makroetxaldea'

Joxerra Senar Berriako kazetariak Caparrosoko makrobehitegiaren inguruko gakoak eman dizkigu, makroetxaldeen eztabaida bizi-bizirik dagoen egunotan.
Instalazio handi hauek duela hamabi urte ezarri ziren Nafarroan, UPNren Gobernuak ingurumen baimena eman ondotik. Hala ere, makrobehitegia kudeatzen duen enpresaren aurka hamaika espediente ireki ditu Nafarroako Gobernuak, irregularitateak direla eta. Azken hamarkada honetan ingurumenean eragin duen kalteaz ere ohartarazi du.

Vero Satrustegi: 'Latino Amerikan inoizko pobrezi daturik latzenak jaso dituzte ikerketek'

Vero Satrustegi kazetariak 2022.urtean Hego Amerikak oro har izango dituen erronkei buruz analisia egin du. Batetik, hauteskunde erronda berria zabalduko da herrialde desberdinetan, bloke progresista indartzeko aukerarekin. Bestetik, abortuaren eskubidean oraindik ere bidea egiteke dagoela azaleratu du kazetariak. Azkenik, covid19 izurriak eta zehatzago, Omicron aldaerak ekarritako ondorioei aurre egiteko erronkei buruz aritu da.

Garikoitz Nazabal: 'Gure produktuak saldu baino gure produktuak erostarazi egin digute'

Garikoitz Nazabal, EHNE Gipuzkoako presidentearekin aztertu dugu Euskal Herriko nekazarien egoera. Ohartarazi dute "sektorerik gabe" gelditzen ari dela Hego Euskal Herria; produkzio kosteak "nabarmen" igo direlako, batez ere abeltzainen kasuan pentsuaren prezioa ere igo delako, baina azken produktuen prezioa berdina jarraitzen izaten du. Protestak iragarri dituzte datozen asteetarako.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image