Wikipedia sortu zenetik 21 urte bete dira; euskal Wikipediak berriki bi hamarkada bete ditu. Galder Gonzalez wikilariak egin du entziklopedia askearen ibilbidearen errepasoa eta balorazioa.

Iñigo Arandia Pantailak Euskaraz plataformako kideak Amazonek egindako azken iragarpenaren balorazioa egin du. Izan ere, ikus-entzunezko plataformak fikzio berriak euskaratuko dituela adierazi du. Pozik, baina tentuz hartu dute berria, Arandiak adierazi duenez. Dena den, ikus-entzunezkoen legearen bitartez arautu beharreko gaia dela nabarmendu du.