Gurean Gaur albistegian urteko errepasoa osatu nahi izan dugu eta horretarako Covid19 gaitzaren aurka lehen lerroan egon diren sektoreetako langileekin hitz dugu. Horiek horrela, Iratxe Landeta izan dugu gurekin, zahar egoitzetan egindako lana azaldu, zaintza profesionalen egoera emozionala komentatu eta gabonetara begirako irizpideak azaldu ditu.
Urte amaierako Gurean Gaur saio berezian, Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako eduki zuzendariarekin solastu gara. 11TBren urteurrena izanik, urte berezia izan behar zuen baina pandemiak ekidin du prestatutako guztia aurrera eramatea. Hala ere, berrikuntza eta aldaketez beteriko urtea izan da: eduki eskaintza handitu da, irudi korporatiboa berritu da... Hemendik aurrerako erronkei buruz aritu da Atorrasagasti.
Gurean Gaur albistegiaren baitan, urteko errepasoa egiterako orduan, Covid19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz gehien sufritu duten sektore batzuk izan ditugu hizpide. Horien artean, kulturgintzakoa, bereziki musikaren alorreko. Honen inguruan aritzeko, Hamaika Telebistako MusikaZuzeneanTb saioko aurkezle Koldo Otamendi izan dugu gurekin.
Gurean Gaur albistegian, gabon berezi hauetarako gomendio batzuk helarazi nahi izan dizkizuegu. Euren artean, Iñaki Ubiria gure sukaldariak emandakoak, eguberri hauetan modu osasuntsuan sukaldatu eta jateko asmoarekin. Hiru errezeta begano planteatu dizkigu, arroza, eskalibada eta gazta tarta hain zuzen ere.
Gurean Gaur albistegian urteko errepasoa osatu nahi izan dugu eta horretarako Covid19 gaitzaren aurka lehen lerroan egon diren sektoreetako langileekin hitz dugu. Horiek horrela, Ane Pescador erizaina gurekin izan dugu, ospitaletako egoera kontatu, medikuntzaren alorreko profesionalen egoera emozionala azaldu eta gabonetara begirako irizpideak emateko.
Iñaki Williams-en aurkako irain arrazistak jaurtitzeagatik bi pertsona ikertuko dituzte Bartzelonan eta, horrekin batera, berriki, Txapeldunen Ligan PSG eta Istambul-en arteko partida bertan behera geratu ostean, futbolaren baitako arrazakeriaren inguruko fokua zabaldu da berriz. Gurean Gaur albistegian Thaylor Aldamarekin hitz egin dugu.
Gurean Gaur albistegian, Bilbao Basketek pairatzen duen krisia aztertu nahi izan dugu Olatz Foruria kazetariarekin batera. Beltzezko gizonek arazoak izan dituzte kurtso hasieran, emaitza txarrak eta lesioak pairatuz. Hala ere, Fuenlabradaren aurka lortutako garaipenak beste hauspo bat emango die hurrengo partidei begira, bereziki GCB-ren aurka jokatu beharreko derbirako. Horrekin batera, NBAko denboraldi berriaren hasiera izan dugu hizpide.
Jorge Azanza Euskalteleko kirol zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Covid19ak eragindako krisiak eragin handia izan du txirrindularitzarne arloan, eta nabarmendu du "mingarria" izan dela maila handiko lasterketak bertan behera uztea.
Era berean, adierazi du babesleek txirrindularitza taldea babesten jarratu dutela, eta ez dutela inolako murrizketarik jasan nahiz eta egutegia osorik ez bete: "Oso pozik eta eskerrak emateko moduan gaude", adierazi du. Aurredenboraldian sartuta daudela nabarmendu du, eta txirrindulariak Valentzia eta Andaluzia (Espainia) aldera joan behar izan dutela entrenatzea: "Zaila da gurean entrenatzea, eta ezin dugu beti leihora begira egon. Neurri murriztaileen ondorioz, txirrindulariak beren kabuz joan dira Andaluzia edo Velante aldera", zehaztu du.
Denboraldi berriko erronkez galdetuta, Azanzak nabarmendu du iaz utzitako bidea berreskuratzea dela helburu nagusia: "Talde lehiakorra izatea, eta kalitatezko txirrindulariek aurrerapauso bat ematea". Okerrik ezean, Europako lasterketetan egongo dira, eta "topera" lan egin behar dutela nabarmendu du beren maila zein en erakusteko.
Horretaz gain, harrobiarekin lan egiteko apustuaz ere hitz egin du, eta nabarmendu du beren lana dela 23 urtez azpiko gizonezko txirrindulariei aurrerapausoak emateko behar dituzten baliabideak eskaintzea. Laboral Kutxaren babesari esker, emezkumezkoen txirrindulari taldearekin egin duten lana ere goraipatu du, eta beraiekin lanean jarraituko dutela nabarmendu du.
Astero legez, Gurean Gaur albistegian, Irati Agirreazkuenagarekin batera kulturaren inguruko ertzak aztertu ditugu. Gaurkoan, Black is Beltzaren bigarren atala, Cortada festibala eta Lee Krasnerren artea. Azken honen obrak, Bilboko Guggenheim Museoan ikusgai daude, bere lan koloretsuen erretrospektiba eginez. Krasnerrek matxismoari aurre egin zion eta inkluso bere koadroengantik honako esaldia entzun behar izan zuen: "Oso koadro ona da emakume batek egiteko". Urtarrila bitarte, Guggenheim-en ikusgai egongo dira.