Gure begiz

All Stories

Asier Basurto: 'Turismoan eredu aldaketarik ez dute planteatzen instituzioek, kontrara'

Donostiako BiziLagunEkin plataformak salatu du Gipuzkoako hiriburuko kaleetan turismoak klima-aldaketarekin duen lotura, Aldaketaldia ekimenaren barnean.
Kolektiboak azpimarratzen duenez, munduan «karbono dioxidoaren (CO2) isurketen % 8 turismoak eragindakoak dira», eta, beraz, arlo horretan deshazkundearen alde egiten du. Asier Basurto kideak eman dizkigu xehetasunak.

Aintzane Orbegozo: 'Enpresa pribatuen menpe daude egoitzak Gipuzkoan, Diputazioaren erabakiz'

Lau urteko gatazkaren eta 256 greba egunen ondoren, gaur eta martxoaren 24an, Gipuzkoako adinekoen zentroetako langileak kalera aterako dira berriro, bizi duten "egoera oso larria" dela salatzeko. Aintzane Orbegozo ELA sindikatuko ordezkariak eman dizkigu xehetasunak. Salatu duenez, enpresen helburua "dirua irabaztea" da eta ez da "lehentasuna" langileen baldintzak eta arretaren kalitatea. Gizpuakoako Diputazioari bilera egitea eskatu dioten arren, korapiloa askatu gabe dago oraindik.

Asier Amondo: 'Korrika kulturala euskal sortzaile eta ekimenen erakusleihoa izatea nahi dugu'

Herriz herriko eskaintza zabala prestatu du 22. edizioko Korrika Kulturalak. Asier Amondo AEK eta Korrikako eledunak xehetasunak eman dizkigu. Korrika Kulturala "birdefinitzeko" sasoia zela azaldu du, eta beka deialdia egingo da berriz, "askotariko diziplinak" hartuko dituena, eta "lanaren ikuskizuna antzoki edo plaza batean aurkezteko modukoak" izan beharko dutela azaldu du.

Pilar Garaialde: 'Erakundeen bertsio ofiziala torturarekiko ukazioa izan da'

Pilar Garaialde Egiari Zor fundazioko kidea Hamaika Telebistan izan da tortura hizpide.
Otsailaren 13an ospatu zen Torturaren Aurkako Eguna Euskal Herrian, Joxe Arregiren heriotzaren 41. urteurrenean. Fundazioak torturaren "aitortza instituzionala" eskatu du justizia eta erreparazio bidean.

Garaialdek azpimarratu duenez, urte guzti hauetan erakundeen jarrera "lotsagarria" izan da, "bertsio ofiziala ukazioa" izan dela gaineratu du. 5667 euskaldun baino gehiago torturatuak izan dira, baina horietako 35ek lortu dute aitortza ofiziala. Horren aurrean, gaur egun dagoen legedia "azkarragoa" izan beharko litzatekela uste du Garaialdek; "Oso gutxi dira aitortza jaso dutenak".

Gaizka Zabarte: 'Zaldibarko zabortegiko kontrola eta ikuskaritza Ingurumen Sailari zegokion'

Gaizka Zabarte Zaldibar Argituko bozeramailearekin hitz egin dugu Zaldibarko zabortegiaren amiltzearen bigarren urteurrenean. Gertakarien errepaso sakona egin du Zabartek, eta erantzukizunak enpresariek dituztela soilik ez, Eusko Jaurlaritzak ere bere gain hartu behar dituela salatu du.

Irati Agirreazkuenaga: 'Arte eszenikoek Bilboko Alde Zaharra hartuko dute otsailean'

Irati Agirreazkuenaga aktoreak kultur proposamenak eman dizkigu; antzerkia, literatura, musika eta erakusketak, hain zuzen. Antzerkian, Lautan Hiru Bilboko alde zaharreko jaialdiaz aritu da; Musika eta hitzak uztartuta 'Olatu arteko txalupa arraroa' emanaldia, Osinaga eta Sarrionandiaren eskutik Aiaraldea Ekintzen Faktorian; Literatura, politika, memoria” solasaldi zikloa Donostian; eta Aura Satz artista kataluniarraren azkena, Gasteizko Artium museoan: elektronikaren hiru emakume aintzindariren inguruko dokumentalak ikusgai.

- Literatura: “Literatura, politika, memoria” solasaldi zikloa Donostian, Uxue Alberdi eta Jule Goikotxea besteak beste Estallidos lanarekin

- Erakusketa: Aura Satz artistak elektronikaren hiru emakume aintzindariren inguruko dokumentalak
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image