Image

Gure begiz

All Stories

Ane Irazabal: 'Errusiak gasaren iturria behin-betiko itxi dezaiokela uste du Alemaniak'

Nord Stream Errusiako gasa Alemaniara eramaten duen gasbidea geldiaraziko dute hamar egunez instalazioak konpontzeko. Baina Alemania kezkatuta agertu da konponketak aitzakiatzat hartuta gas hornidura erabat blokeatzeko arriskua ikusten duelako. Ane Irazabal kazetariak eman digu egoeraren berri Berlinetik.

Vero Satrustegi: 'AEBra bidean doazen migranteek korridore humanitarioak eskatu dituzte'

Mexikoko presidentearen eta AEBko presidentea den Joe Bidenen arteko bilera iragarri dute datozen egunotan; eta migrazioa izango da gai-zerrendako arlo nagusietako bat. Bien bitartean, migrazio fluxuek ez dute etenik. Berriki abiatu da AEBrantz Mexikotik beste karabana bat, eta igarobide seguruak eskatu diuzte Texasen gertatutakoa ekiditeko.

Testuinguru honetan, AEBko Auzitegi Gorenak Bideni argi berdea eman dio Trumpek abiarazitako 'Mexikon geratu zaitez' migrazio politikak bertan behera uzteko. Honek irekitzen duen bideaz aritu da Vero Satrustegi kazetaria.

Asier Blas: 'NATOren birfundazio honetan Europar Batasuna izango da galtzaile'

NATOren goi-bileraren helburua da Aliantzaren estrategia berria adostea. Hartuko diren neurrien artean badira aurreikuspenak; alor militarrean inbertsioak handitzea edota Errusiarekin mugan dauden herrialdeetan 300.000 tropa alerta gorenean ezartzea.

Goi-bilera honen gakoak eman ditu Asier Blas EHUko zientzia politikoko irakasleak. Besteak beste, honen ondotik Europa AEBra "ainguratuta" geldituko dela azaldu du; eta besteak beste, ekonomikoki ondorioak pairatuko dituela Europak Eurasiatik isolatuta geldituta.

Suedia eta Finlandian NATOn sartzeko Turkiak kendutako betoari buruz adierazi du Errusiak hori gertatu zitekeela bazekiela; baina gai honetan aztertu beharrekoa Kurdistanekin lotuta izango dituen ondorioak aztertzea komeni dela. Aliatuak galdu dituelako, eta hemendik aurrera PKK alderdia zein YPG miliaziak terroristatzat joko dituztelako.

Oro har, gastu militarraren handitzea hartuko diren erabakien artean da, baita Europa ekialdeko mugetara 300.000 soldadu bidaltzea "alerta gorenean"; hori horrela, gerra nola amaitu baino, gerra nola egin adosten ari direla gaineratu du.

Zuriñe Rodriguez: 'Askotan, herri txikiak infernu handia izaten dira LGTBI kolektiboarentzat'

LGTBI herritarren errealitateari buruzko diagnostikoa egin dute Legorretan, herri "bizigarriago" bat sortzeko asmoz. Legorretako Udalak sustatu du proiektua, Sudergintza eta Hiruki Larroxa kooperatiben eskutik, eta Emakundek diruz lagunduta. Ekimenari buruzko xehetasunak eman ditu Zuriñe Rodriguez Sudergintzako kideak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image