
Gure begiz
All Stories
Iosu Ganuza lankidearekin Nafarroako gaurkotasunari erreparatu diogu Gurean Gaur saioan. U12ko gertakarien harira auzipetutako gazteek deklaratzen jarraituko dute telematikoki aste osoanr. Era berean, Orkoiengo emakume bat taldean bortxatzeagatik abiatutako auzia, eskuin muturrak 80.hamarkadan egindako atentatuak biltzen dituen txostena, Landabenen aurreikusten diren kaleratzeak eta koronabirusaren egoera izan ditu hizpide Ganuzak.
Veronica Satrustegi Perun bizi den kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Hego Amerikako berriak ekarri dizkigu Veronicak: Ekuadorreko hauteskundeak, Txilen poliziak malabarista bat hil ondoren sortu diren istiluak, izurriaren eboluzioa, etab. Horretaz gain, ACS eta Renace Florentino Perezen enpresek Guatemalako indigenen lurretan eraikitzen ari diren hidroelektrikak eragindako arazoak azaldu ditu.
Ana Mezo Oneka emakume pentsionisten elkarteko kideetako bat elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pentsiodunek mobilizazioa deitu dute larunbaterako, eta hainbat aldarrikapen dituzte mahai gainean: gutxieneko pentsioak, murrizketei aurre egitea eta aberastasuna era ekitatiboan banatzea. Mezoren iritziz, Toledoko Itunak lan erreforma horietatik etorri diren murrizketen gaineran eraiki du dena: "Ez dugu ezertako behar", salatu du.
Julen Perez laboraria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Urtarrilaren hasieran baieztatu ziren lehen hegazti gripe kasuak Ipar Euskal Herrian, eta egoera zertan den aztertu dugu berarekin. Urteroko arazoa dela azaldu du Perezek, “2017az geroztik sailak hainbat konpromiso hartu zituen gripea zabaldu ez zedin, baina badirudi deus ez dela errespetatu”, salatu du. Ahate sanoak hiltzeko erabakia gogor kritikatu du Perezek, eta egoerari aurre egiteko txertoa jartzearen alde agertu da, nahiz eta oraindik sailean ez dagoen onartuta.
Iosu Ganuza Iruñako berriemailearekin konektatu dugu Gurean Gaur albistegian Nafarroako aktualitateari heltzeko. San Blas eguna, U12an epaitutako gazteak, Nafarroako Gobernuko aldaketak eta Covid19 kutsatzeen eboluzioa izan ditu hizpide.
- Estitzen Artola (Irati Gurasoekin): “Umeen zaintzaren aurkakoa da sakabanaketa; zama eta arriskuan jartzen ditu umeak”
- Alfonso Rios (CCOO): "Ulertezina da poliziak pertsona bati metro erdiko distantzian aurpegian kolpe bat ematea horrelako indarrarekin"
- Igor Mera (ESK): "Ez dugu ulertzen txertoen produkzioa enpresa pribatuen esku uztea"
- Gaizka Zabarte (Zaldibar Argitu): "Agintaritza politikoak ardurak ere baditu eta ez dira une batean ere onartu"
- Koikili Lertxundi: "Elustondok Euskadiko Futbol Federakundearen ofizialtasun eskaera egin izanak lasaitu nau"
- Maite Ubiria kazetariak bildu ditu Ipar Euskal Herriko eguneko albisteak