
Gure begiz
All Stories
Espainiako Diputatuen Kongresuak argi berdea eman dio Sexu Askatasunari buruzko Legeari. Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetariak eman ditu lege honek dakartzan aurrerapausoei buruzko xehetasunak; eta eskuineko sektorean sortu duen harrabotsari buruz hausnartu du. Bestalde, pentsioen erreformari buruz aritu da, bigarren zatiaren eztabaidak dituen oztopoak azalduz.
AEBtan, Texasen izandako tiroketak zalaparta sortu du berriro armen inguruan; Joe Bidenek "armen lobby-a" eten behar dela adierazi du. Asier Blas EHUko politika zientzietako zuzendariarekin aztertu dugu biolentzia olde horren atzean zer egon daitekeen.
Horrez gain, Ukrainara begira jarri gara Mariupolgo altzairutegiko soldaduen amore emateak suposatzen duenaz eta soldadu horiek Azov batailoiarekin duten harremanaz aritu da. Suediak eta Finlandiak NATOn sartzeko egindako eskaeraren ondotik etor daitekeenaz ere hausnartu du Blasek.
Ehun Mugimenduak antolatuta, solasean ibili ziren Unai Apaolaza eta David Fernández euskal eta katalan errepublikei bide emateko aukerak aztertuz eta orain artekoak hausnartuz. Fernández Kataluniako egoerari buruz mintzatu zaigu Gurean Gaur magazinean.
Generalitateko Gobernuak "akats estrategiko larria" egin duela uste du PSOErekin elkarrizketa mahaia adostuta; jendea "engainatuta" sentitzen dela azaldu du; "Herritarren eta alderdi politikoen kupulen arteko distantzia geroz eta handiagoa da", nabarmendu du. Elkarrizketa mahaiak "Estatu espainolaren zuriketa" eta nazioarteko iritzian "Katalunian arazorik ez dela pentsatzea" ekarri duela salatu du.
Fernándezen arabera, Kataluniako independentzia lortzeko arazo nagusia politikari independentistak dira gaur egun. Kritikatu duenez, "nazionalista espainolek" aurrera eramango luketen neurri eta politikak eramaten ari dira aurrera.
Euskal Herria eta Kataluniaren arteko estrategia amankomunak sortu beharra aldarrikatu du eta independentziarako dauden aukerak goraipatu ditu." Horretarako, azpimarratu du lan egin behar dela, bere ustez aldebakarrez, "baimenik eskatu gabe".
Hitzordua larunbatean iragarri zuen Ehun mugimenduak Donostian egindako ekitaldian; egun berean, David Fernandez ANCko lehendakariodea eta Unai Apaolaza Ehuneko kidearen arteko solasaldia ere antolatu zuten, euskal eta katalan errepublikei buruz hausnartzeko.
Unai Apaolazak berak kontatu dizkigu bertan esandakoak.
Bihar onartzekoa du Madrilgo ministroen kontseiluak Osasun Sexualaren Legearen erreforma; honen xehetasunak eta egiteke duen bidea azaldu du Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetariak. Pegasus auziari lotuta, Kongresuan 'Estatuko estoldak ikertzeko' batzorde baten eraketaren eskakizunaz, Botere Judizialaren Kontseiluaren berritzeaz eta Segurtasun Nazionaleko Legeaz ere aritu da Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetaria.
Eliasen arabera, beharrezkoa da aberastasuna banatzea eta, horretarako, zerga ssitema aldatu beharra aldarrikatu du. Nahiz eta ekimena Legebiltzarrean aurrera egin ez duen, Eliasek balioan jarri nahi izan du azken hilabeteotan lortutakoa.
- Maite Ubiria: 'Frantziako ezkerreko frontea Macronismoaren aurrean kokatu daiteke legegileetan'
- Gorka Julio: 'Datuak ustiatzen dituzten multinazionalak eredu gisa proposatzen dira hezkuntzan'
- Ane Irazabal: 'Kievera itzultzea erabaki dute seme-alabarik gabeko emakume askok'
- Vero Satrustegi: 'Konstituzio fujimorista berritzeko prozesua luze joko du Perun'
- Niko Cuenca: 'Argindarra merketzeko sistemak inflazioa murriztuko du zertxobait'
- Miren Basaras: 'Maskararen derrigortasuna kentzea modu mailakatuan egin behar zen'