Gure begiz

All Stories

Itziar Bastarrika: “85 metroko zutabe bat eraiki nahi dute herri gunetik 100 metrora"

Atxondotarrek aspaldi esan zioten ezetz Abiadura Handiko Trenari, eta datozen erronkei aurre egiteko indarrak batu dituzte beste behin. Izan ere, uztailaren 30, 31 eta abuztuaren 1ean Atxondon kanpaldia antolatu dute, «bestelako bizi ereduaz aritu» eta AHT bezalako proiektu «suiziden» aurka alternatibak lekutu eta gorpuzteko. Halaber, uztailaren 31an, arratsaldeko 18.30ean, manifestazio nazionala deitu dute Atxondon bertan, «Noraezeko abiadurak helmuga tinkorik ez» lemapean. Horregatik, Itziar Bastarrika Atxondoko AHTrik EZ mugimenduko izan dugu gurekin antolatu dituzten ekimenen xehetasun guztiak ezagutzeko.

Maddi Larralde: "Euskara da egitasmoaren ardatza, baita ondo pasatzea eta disfrutatzea ere"

Uztailaren 2an hasi zen Euskarabenturaren lehen espedizioa covid19ak baldintzatuta, errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko nahiz kultural ezberdineko neska-mutilak nahastu eta, bi astez, Euskal Herria zentzu zabalean batetik bestera ibiltzeko asmoan berretsita; bihar hasiko da bigarren espedizioa.

Africa Bibang: "Bideoklipa sinboloz beteta dago; homofobia, xenofobia.. hori guztia salatzen dugu"

Musika arlora jauzi eginda, proposamen eder bati helduko diogu. Izan ere, Afrika Bibang artista getxotarrak bikain eta zorrotz batu ditu kaleratu berri duen single-ean emakumeek aro historiko honetan bizi dutena. Lan berriak Emakumeak izena du eta hortaz aritzeko Afrika Bibang bera izan dugu magazinean.

Lander Garro: “Ez da uztargarria gaixo egon eta espetxean egotea"

Euskal preso eta haien sareen testigaintzak uztartu dituzte Lander Garrok zuzendutako “Tipularen sehaska kanta” dokumentalean. Helburu argia du Sarek eta Gastibeltzak ekoiztu duten dokumentalak: larriki gaixo dauden presoen errealitatea argitaratzea. Bada, gaitz mental eta fisikoekin espetxean bizitzea zer den erakusten duen ikus entzunezkoaren nondik norako guztiak ezagutze aldera, gurekin izan dugu Lander Garro dokumentalaren zuzendaria.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image