Gure begiz

All Stories

Zoe Martikorena: "Kultur eztanda gertatu da Iruñean"

'Klik batean' saioa estreinatu da Hamaika Telebistan. Iruñerriko kultur mugimenduaren barnean sartzea da saioaren helburua, hainbat sortzaile eta sorkuntza gune ezagutuz. Ostiralero, 21:30ean, izango da ikusgai, eta asteburuetan, 15:00etik aurrera. Saioaren zuzendaria da Zoe Martikorena eta xehetasunak azaldu dizkigu.

Hemen ikus ditzakezue saio guztiak nahieran.

Izaro Elorza: "Burujabetza eredu aldaketa da"

Oñatiko Udalak abian jarri du Onaro, herriko telekomunikazio-operadore berria. Udalak martxan jarri berri duen zerbitzuari esker orain arte banda zabalik ez zuten landa guneetako 210 etxek Interneteko konexioa erabilgarri izango dute. Horregatik, gaur gurean Oñatiko alkatea dugu, Izaro Elorza, zerbitzu berriaren nondik norako guztiak azaltzeko.

Koldo Otamendi: "Atal eta eduki berriekin bueltatuko gara irailaren erdialdean”

Uztaileko Musika Zuzenean saioetan, denboraldiak eman duenaren saioen bilduma ikusi ahal izango dugu, eta gaur izango da bigarren saioa. Bertan, Dena, Xamanak, Kuartz, Beñaranks, Peru Galbete, Konpost eta Modus Operandi taldeen zuzenekoak ikusiko ditugu, besteak beste. Gaurko saioaz eta datorren denboraldiko berritasunez hitz egin dugu Koldo Otamendi aurkezlearekin.

Adrian York: “Aurrera egin dugu Bilbori irribarrea eta bizipoza bueltatzeko”

Aurten, bigarrenez ezingo ditugu ohiko moduan ospatu udaran izan ohi diren auzo eta herrietako jaiak. Halere, pandemiaren eragina arintzen ari da eta, eta hori baliatuz, gero eta gehiago dira kultur ekintzak antolatzen ari diren eragile eta taldeak. Hori horrela, benetako Aste Nagusiaren esperoa xamurtzeko, “Bilboko Irria” kultur astea egingo dute Konpartsek. Adrian York Bilboko Konpartsetako kidearekin hitz egin dugu ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko.

Ixone Retes: "Badakigu enpresak zein dituen lagun, eta ez gaitu harritzen erabakiak"

Tubacexeko zuzendaritzak Amurrio eta Laudioko plantetako lan gatazkako korapiloa are gehiago estutzea erabaki du. Langile batzordeari jakinarazi dioenez, ez ditu lan txandetan sartuko EAEko Auzitegi Nagusiak behartuta berriz onartu behar izan dituen 129 langileak. Langile horien izena eman du Gizarte Segurantzan, eta etxean izango ditu soldata jasotzen, baina ez die lantegietan sartzen utziko.

Orain sindikatuek zer egiten duten ikusi beharko da, 150 egunetik gora baitaramatzate greban. Ixone Retes Tubacexeko langilearekin hitz egin dugu auzi honen bueltako azken berriei heltzeko.

Arbonako lur okupatuetatik Miarritzeranzko bidea okupatu dute laborariek

Arbonako lur okupatuetan ekintza bateratua deitu dute ELB eta Lurzaindiak. Ehun bat traktor bidean dira goizeko zortzietatik Ipar Euskal Herriko bideetan Arbonara heltzeko goizaldean. Izan ere, duela egun batzuk okupatuak izan ziren laborantzarako lur horiek, zehazki, lur horiek salmenta espekulatibo bidez oso garesti saldu nahi badizkiote Parisko erosle aberats bati. Horregatik, gurean izan du Ekhi Erremundegi Berriako kazetaria nondik norako guztiak azaltze aldera.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image