Skip to main content

Erretiratzeko legezko adinaz harago lan egiten dutenak saritu nahi ditu Escrivak

Gurean Gaur

Pentsioen erreformaren lehen blokea abian da. Jose Luis Escriva Madrilgo Gizarte Segurantzako ministroak astelehen honetan Kongresuan azaldu duenez, 12.000 euroko saria proposatzen du erretiroa atzeratzen den urte bakoitzeko eta aldiz, aldez aurretik erretiroa hartzen dutenei pentsioa % 21 arte murriztea. Pentsioak Kontsumoaren Prezioaren Indizearen arabera errebalorizatuko dira urtero, Escrivak azaldu duenez. Proposamenak hautsak harrotu ditu alderdi politiko eta eragile sozialetan.