Skip to main content

Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka bildu ziren atzo Biarritzen

Gurean Gaur

Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka bildu ziren atzo Biarritzen. Zemmourrek bere liburu berria aurkezteko hitzaldi antolatu zuen atzo Biarritzen, Irati gelan.

«Euskal Herria antifaxista» eta «alde hemendik, utzi bakean» gisako leloak entzun ziren nagusiki. Tentsio momentu batzuk egon ziren arren, ez ziren istilurik egon. EH Baik, LABek, Les Bascosek, IPEH Antifaxistak eta GKSk deitu zuren mobilizaziora.

Bertan Ekhi Erremundegi Berriako kazetaria egon da.