Skip to main content

Hainbat enpresatako langileek "enplegu duinaren" aldeko manifestazioa deitu dute ostiral honetarako, Bilbon

Gurean Gaur

Novaltia, Tubacex, Petronor, PCB-ITP eta Bilboko Argiak enpresetako langileek "enplegu duinaren" aldeko manifestazioa deitu dute ostiral honetarako, Bilbon. Bost enpresetako ordezkariek ohartarazi dute behargin guztien lanpostuak "prekarizatuak izan direla edo gaur gaurkoz, prekarizatuta daudela". Horregatik, hainbat sektore eta tamainako langileek indarrak batu dituzte alderdi politikoei lan erreforma baliogatu dezatela, eta langileen aldeko politikak sor ditzatela eskatzeko.

Ixone Retes Tubacex enpresako langileari elkarrizketa egin diogu Gurean Gaur magazinean: "Krisiaz baliatzen ari dira gure eskubideak murrizteko; ez dugu onartuko".