Skip to main content

Ugo Mayor: 'Pfizer bezalako farmazeutikek ez lukete osasun gomendiorik eman behar'

Elkarrizketa

Ugo Mayor EHUko Ikerbasqueko ikerlaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Koronabirusa izan da elkarrizketako gai nagusia. Izan ere, Auzitegi Nagusiak onartu egin du COVID ziurtagiria zabaltzeko Jaurlaritzak egindako eskaria. Hala, txertoak ez duela kutsatzea %100ean ekiditen azaldu du, birusari aurre egiteko ahalik eta neurri gehiago jarri, hobeto.

Bestalde, CO2 neurgailulen garrantzia azpimarratu du Ugo Mayorrek. Beste adin tarte batzuetan, umeen kasuan adibidez, mugak jarri dizkiogu birusari. Esaterako, eskoletan ez da aireztapena egokia zela ziurtatu" gehitu du.

Besteak beste, pandemiaren bilakaera, covid ziurtagiria, haurren txertaketa, Omikron aldaera, pandemiaren komunikazioa eta hartutako neurriak izan ditugu hizpide.