Skip to main content

Pello Igeregi: 'Greba ezinbestekoa da, patronalak ez ditu lan baldintzak borondatez hobetuko'

Elkarrizketa

Pello Igeregi ELA sindikatuko negoziazio kolektiboen arduraduna elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Hainbat enpresek hitzarmen kolektiboak berritzeke dute, baina gehienak blokeatuta daudela salatu du ELAk. Horiek desblokeatzeko modua greba dela adierazi du Igeregik, "inuzentea litzateke pentsatzea patronalak lan baldintzak hobetuko dituela borondate hutsagatik, horregatik dira grebak ezinbestekoak". Greba kopurua hazi egin da, eta hemendik gutxira lorpen gehiago aurkeztea espero dutela azaldu du.

Berebat, patronalaren aldetik baldintzak hobetzeko borondate gutxi ikusten dutela azaldu du, "aberastasuna pilatzen ari da eta patronalak ez du aberastasunik banatu nahi" azpimarratu du.