Skip to main content

Paul Bilbao: 'Ikasleek euskara gaitasun egokia izatea murgiltzearekin bakarrik lortzen da'

Elkarrizketa

Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Izan ere, euskararen gaineko adostasuna lortu dute Hezkuntza komunitateko gehiengo zabalak eta Euskalgintzaren Kontseiluak. Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Lege berria osatzeko eztabaidak direla eta, proposamen zehatza plazaratu dute: legeak berariaz jaso dezala euskara bermatuko duen eredu orokortua ezartzea, sistema baztertzailea gaindituko duena. Euskalgintzaren Kontseiluak, Ikastolen Elkarteak, EHIGEk, Hik Hasik, Kristau Eskolak, LABek, ELAk, Steilasek eta EHIZEk irakurri dute adierazpena, gaur Gasteizko Europa jauregian egindako agerraldi bateratu batean. Horren gaineko xehetasunak eman ditu.

Nafarroako euskararen legearen "berritze beharra" ere azpimarratu du, ekarri dituen ondorioei erreparatuta. Madrilen tramitazio bidean den ikus-entzunezko Legea ere izan du hizpide; atzo Kontseiluak eginiko proposamenaren harira.