Skip to main content

Pako Aristi: 'Euskal erreferenteak galtzen aritzea arazo politikoa da'

Elkarrizketa

Pako Aristi idazlea eta kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

'Nire Uztapide' liburua argitatu du aurten, Uztapide bertsolariaren izena hainbat tokitan da ezaguna baina nor zen Uztapide?

Liburu hau Uztapide gizonaren bila egindako bidaia bat da. Pako Aristik azaldu duenez, duela 20 urte inguru idatzitako liburua da, Bertsozale Elkartearen proposamenez. bertsolari ospetsu batzuen bizitza gazteentzako egokitzea helburu. "Gazte askok ez dakite Uztapide nor zen, hezkuntza sisteman dagoen gabeziaz harago, arazo politikoa ere bada" azaldu du.