Skip to main content

Nora Abete: 'Pandemiak argi utzi digu pertsonok gure hiriko eremuak berreskuratu nahi ditugula'

Elkarrizketa

Nora Abete, Bilboko Hiri Berroneratze Saileko Zinegotzia, elkarrizketatu dugu gaurkoan "Gurean Gaur" Magazinean.

2022rako Bilboko Udaleko aurrekontuari begira; hiri-berroneratzearen aurrekontua aurtengoa baino % 7 handiagoa izango da. Honen harira, programa baten berri eman du Norak: "Bilboko auzo guztietan diru laguntzak eskainiko dira eraikinen efizientzia hobetzeko".

Horrez gain, gazteen emantzipazioa bultzatzeko planak eta etxe hutsak merkaturatzeko estrategiaz aritu da. Etxebizitza hutsei kanona jarri nahi die Udalak, hala azaldu Norak: "2 urte baino gehiago hutsik daramaten etxeak aloikairuan jartzeko dekretua osatu dugu etxebizitza arazoari irtenbidea emateko helburuarekin".

Bestalde, klima aldaketari aurre egiteko Bizkaiko hiriburuak dituen erronkak, garraioan eta hirigintza ereduan emango diren aldaketak izan ditu hizpide.