Skip to main content

Nagore Iturrioz: 'Hezkuntza Itun honek helburu nagusi bat du, ikastetxe itunduak blindatzea'

Elkarrizketa

Nagore Iturrioz Steilas sindikatuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Hiru hilabete igaro dira Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Itunerako adostasun zabala lortu zuenetik. Nagorek prozesu parte-hartzaile bat irudikatu nahi izan dela esan du, baina ez direla beraien ekarpenak aintzat hartu. Legea “goiburuetatik letra txikietara” jaisten ari dela azpimarratu du, eta orain ari direla agertzen desadostasunak.

“Hezkuntza Itun honek helburu nagusi bat du, ikastetxe itunduak erreskatatzea eta hauen etorkizuna blindatzea” esan du Nagorek. Ildo horretan, izenburuan ‘publikoa’ hitza falta zaiola azpimarratu du. Bestalde, datuei tiraka, 2013tik hona haur hezkuntzan soilik eskola publikoan matrikulazioa % 20 jaitsi dela esan du. Berebat, gehitu du Euskal Herriko hiri eta herri gehienetan ikastetxe publikoen eskaintza ez dela % 40ra iristen.