Miren Basaras: 'Neke inmunologikoa ekar dezakete errefortzu dosiek'

Miren Basaras mikrobiologoa elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Hego Euskal Herrian kutsatzeen aldetik beherakada ematen ari den arren, ospitaleetako egoera zein den aztertu behar dela azpimarratu du; eta, momentuz, jaitsiera ez dagoela azaldu du Basarasek.

Omicronen gaineko mezu positiboegiak zuhurtziaz hartuko lituzke mikrobiologoak, eta sintoma arinen eta txertaketaren arteko harremana nabarmendu du.

Neurriak altxatzeari buruz, "ospitaleen presioa dela eta hainbat kirurgia bertan behera" daudela gogorarazi du, baita zita presentzialak ez direla berreskuratu; dioenez, horiexek berreskuratu arte egon beharko lirateke indarrean osasun neurriak.

Hirugarren dosia "bereziki zaurgarriak direnentzat" gomendatzen du; nabarmendu du, hala ere, "edozein pertsonari" indartzen dizkiola defentsak koronabirusaren aurrean. Baina bi dosiak hartu eta kutsatu direnen kasuan, "suposatzen da bere defentsak indartu egin direla", beraz, zaurgarria ez bada, ez luke hirugarren dosiaren alde egingo.

Laugarren dosia txertatzeari buruz, zaurgarrienei gomendatzen die soilik. Ez populazio osoari, "neke inmunologikoa" dela eta, "gure defentsen kontra" joan daitekeelako. Aldez aurretik ikertu beharko litzateke mesedegarria izango litzatekeen pertsona bakoitzarentzat; "aldez aurretik aztertu behar da nori eman eta zenbat dosi eman".

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image