Maria Gorosarri: 'Ez da gauza bera feminista izatea edo feminismoa egitea'

Maria Gorosarri kazetaria elkarrizketatu dugu Gurean Gaur magazinean.

Emakume langilearen nazioarteko egunarekin egin da Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako auzibide nagusiko epaiketa. "Kote Cabezudoren auziarekin ikusi dugu Espainiako legeak abusu eta erasoaren arteko bereizketa egiten duela; kasu honetan, epaileak aurreikusten du Kote Cabezudoren lekukoek kontatzen duten horretan ez dagoela indarkeriarik. Horregatik, indarkeria matxistaren kontrako aldarria beharrezkoa dela", adierazi du Mariak.

Martxoaren 8 honetan zaintza lanen aitortzak zentralitatea hartuko duen aldarria da, Gorosarrik gai honetan oraindik korapilo asko askatzeke daudela azaldu du.

Bestalde, 'Feminismoaren banalizazioa' liburua kaleratu berri du Gorosarrik, feminismoa edukiz husten duten hainbat adibide jarri ditu. Horietako bat eta esanguratsua, martxoaren 8ko efemeridearen oinarriko historia; edota mugimendu feministaren merkantilizazioa.

Harimutur ugari izan ditugu hizpide; besteak beste, feminismoaren intersekzionalitatea, sexu anistazuna eta identitate sexuala edota hedabideen papera genero rolak, estereotipoak eta indarkeria matxistaz informatzerako orduan.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image