Skip to main content

Maddalen Iriarte: 'Errotikako eraldaketak emateko neurriak behar ditugu'

Elkarrizketa

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea izan dugu Hamaika Telebistan.

Hezkuntza ituna onartu du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak, gehiengo zabalarekin. Lau indar politikoren arteko akordioa "herri-akordioa" dela azpimarratu du Maddalenek, hezkuntza Euskal Herrian ataka batean dagoela azaldu du, eta hezkuntza publiko eta burujaberantz bidea eginez EAEko lanak eta Nafarroan aurkeztutako ekimenak arazo horri erantzuten diola. Herri akordioei dagoekinez, "lehenengo fruituak" ikusten ari direla esan du, "herri honek dituen erronkei herri bezala erantzun behar zaie". Puntu garrantzitsuen artean, segregazioarekin bukatzea da, honi aurre egiteko jendarte bateko agente eta pertsona guztiak itun horren alde egotea oso garrantzitsua dela adierazi du Iriartek.

Bestalde, Ukrainako gerraren ondorio soziekonomikoei aurre egiteko, Sanchezek hartutako neurrien aurrean, neurri estrukturalak izan behar direla azalarazi du EH Bilduk. Iriartek adierazi duenez, Pedro Sanchezen neurriak ez dira errotik eman dezaketen eraldaketak emateko modukoa, eta horregatik foro sozioekonomiko baten aldeko apustua egiten dutela. Putinen inbasioa guztiz arbuiatzen dutela azpimarratu du Maddalenek, eta ildo horretan, bide diplomatikoa eta elkarrizketaren bideak jorratu behar direla.

Horrez gain, Saharan erreferendum bat egin dadila eskatzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduk Kongresuan ERCrekin batera, nazioarteko legedia betetze aldera. Sanchezen jarrera eta erabakia interes sozioekonomikoei lotuta izan dela uste du Iriartek, traizio handia egin diola Sanchezek Saharako herriari, "luze doan egoera oso zail bat bizi du Saharak, bada garaia demokratikoki Saharak bere hitza eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea izateko". "Gure exigentzia gora joango da, Espainiako Gobernuari ez diogu txeke zuririk emango" gehitu du.

Gaiz aldatuta, Pablo Gonzalez kazetariak hilabete darama Polomian preso. Era honetako gatazkak sortzen direnean “lehengo arma gezurra eta beldurra” izaten direla esan du Iriartek: “Pablo Gonzalezen gertukoekin lanean ari gara instantzia guztietan atxiloketaren aurrean irtenbideak lantzeko eta modu irmoan berehalako askatasuna exigitzeko”.

Tartean hizpide izan ditu baita ere, hain gertu dugun 22. Korrika eta apirilaren 17an ospatuko den aberri eguna.