Skip to main content

Leire Bilbao: 'Innobasquen lehentasuna da enpresa txikiei berrikuntzarako laguntza eskaintzea'

Elkarrizketa

Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziaren zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Innobasquen lan lerro nagusiak eta proiektuak azaldu ditu Bilbaok. Etorkizunera begira euskal enpresen erronken artean digitalizazioa eta jasangarritasuna aipatu ditu, "gizartean transbersalak" izango direnak aurrerantzean. Besteak beste, prospektiban, formakuntzan, elkarlanean eta nazioarteko harremanetan jarri du fokua berrikuntzarako bidean.

Hona hemen elkarrizketa osorik entzuteko aukera.