Larritz Urra: 'Espetxe politikari enpatia falta zaio, ez dira umeen eskubideak errespetatzen'

Larraitz Urra Izadi gurasoekin etxera plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Urtarrilaren 23an 3 urte bete zituen Izadik eta etxepetik atera dute. Bere aita Iñigo Gutierrezek duela gutxi lortu du hirugarren gradua, eta ama, Zaballako espetxera lekualdatu dute. Emandako pausuak ez direla nahikoak azaldu du Larraitzek, "gure aldarrikapen nagusia Izadi gurasoekin etxean egotea da, lortutakoarekin pozik gaude baina gauza gehiago lortu behar dira oraindik", azaldu du.

Izadi, gaur egun, ahal den neurrian, "ondo" dagoela azaldu du, jaio zenetik gurasoek beti izan dutela buruan banaketa eguna, eta momentua heldu aurretik umea prestatzen saiatu direla, argazki eta irudiekin.

Hala ere, ama-alaba harremana eten egin da, eta Larraitzek azaldu duenez, gutxi gorabehera, urtero 24 ordu soilik ikusi ahalko du amak haurra. Bestalde, espetxe politikari enpatia falta zaiola nabarmendu du, ikusi den bezala, umeen kasuan ere ez direlako euren eskubideak errespetatzen.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image