Skip to main content

Koldo Tellitu: 'Hezkuntza Itunean publikotasun berri bat eratzeko aukera dagoela uste dugu'

Elkarrizketa

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria izan dugu Hamaika Telebistan.

Hezkuntza itunerako adostasuna bilatzen ari da Eusko Legebiltzarra. Eragileek eta alderdiek martxoaren 4ra arte izango dute aukera akordiorako aurkeztu duten lehen zirriborroari ekarpenak egiteko. Koldo Tellituk proposamenen artean "zehaztasunak argitzeke" daudela azaldu du hainbat esparrutan. Tartean, euskararen ereduekin zer gertatuko den zehaztu behar dela azaldu du, murgiltze eredua ezarriko den "idatzita" ikusi nahi dutela dio, eta segregazioari aurre egiteko neurri zehatzak ere xehetzeke direla. Hala ere, "momentuz norabide onean" doan gauza dela azpimarratu du.

Halaber, publikotasun berri bat eratzeko aukera dagoela uste dutela azaldu du, beti ere, ezarriko diren konpromiso eta betebeharrak guztiek betetzen badituzte. Euskal kurrikulumaren gaiari prozesuan zehar heltzea espero du Tellituk.