Skip to main content

Jone Laspiur: "Saria kolektibizatu nahiko nuke, proiektu txikiak bultzatzeko"

Elkarrizketa

Jone Laspiur aktorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Goya sarien ondorengo egunak "nahiko eroak" izan zirela kontatu digu Laspiurrek; orain, ordea, lasaiago dago, errutinara bueltatzen, eta eskertzen duela dio. Ane filmaz gain, Akelarre filmak hainbat sari eskuratu zituen Goya sarietan, eta nabarmendu du oso polita dela lankideek egindako lana aitortzen dela ikustea.

Zinemagintzan, berdintasunaren arloan aurrerapausoak eman direla dio, baina nabarmendu du hurrengo pausoa dela emakumeengandik emakumeentzako istorioak sortzea. 'Ane' filmak bere bizitzarekin eta bere gurasoekin "enpatia ariketa" egiteko aukera eman diola adierazi du, eta nabarmendu du plazerra izan dela Patriciarekin lan egitea.

Covid19ak eragindako pandemiak krisi handia eragin du kulturan, baina azpimarratu du betikoak ari direla galtzen: "Amazon eta Netflix ez dira sufritzen ari; areto txikiak dira ixten ari direnak, eta hori betikoaren isla da".

Aktoraren hitzetan, sariak aukera ona dira benefizio pertsonalerako; hala ere, nabarmendu du sariak eman dion hori "kolektibizatu" nahiko lukeela, proiektu txikiak bultzatzeko. Zentzu horretan, nabarmendu du une oro errepikatzen diola hasi berria dela, eta presioak kudeatzen saiatzen dela.