Iratxe Arriola, Eako alkatea: 'Uraren kudeaketa multinazional handien esku dago Bizkaian'

Iratxe Arriola Eako alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Uraren kudeaketa izan dugu gai nagusi.

Azaldu duenez, uraren kudeaketa multinazional handien esku dago Bizkaian, "beste leku batzuetan, uraren pribatizazioan kalte handiak eragin dituzten enpresen esku". Pausuak gero eta sendoagoak direla azaldu du, eta badirudiela uraren monopoliorako "gero eta gutxiago falta dela". Bilbao Bizkaiak lurraldearen ia % 90a kudeatzen du, "kontrol sozialaren aldetik asko dauka egiteko; eta politikoki ere, kolore bakarra dago bere erabaki organoetan" azaldu du Iratxek. Erabakiak normalean organo eta ate itxietan hartzen direla, eta horregatik, uraren kudeketararen gaineko ezjakintasuna " oso handia" dela.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image