Skip to main content

Ion Ansa: "Bidenek aro berri bat zabaldu baino, aro zaharrei nola eusten dien izango da gakoa"

Elkarrizketa

Ion Ansa analista politikoa elkarrizketatu dugu Gurean Gaur albistegian. Otsaileko bigarren astean has liteke Trumpen aurkako epaiketa. Ordezkarien Ganberako presidenteak bidali zuen atzo Trumpen aurkako impeachment-a hasteko eskaria Senatura. Atzerapenik izan ezean, otsailaren 8ko astean hasiko lukete Kongresuko goi ganberan Donald Trump presidente ohiaren aurkako epaiketa.  Horrek ekarriko lituzkeen ondorioez, Joe Bidenen etorkizunaz eta kanpo politikan emango diren aldaketez aritu da Ansa.